Valeria beldur da kanpoan dabilen piztiarekin. Agintariek etxean babestuta egoteko eskatu dute. Valeriak espazio-ontzi bat egin du eta gurasoekin gorde da bertan modu dibertigarrian."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeak dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.