Maxima ohean dago goxo, ez du jaiki nahi eta ametsetan jarraitzeko "bost minututxo" gehiago uzteko eskatu dio aitari esnatzera ohera hurbildu zaionean."Ipuin txiki soinu handi" ipuin bilduma da. Ipuinak gogoko dituzten aita-semeak dira kontalariak eta podcast gisara eskaintzen dituzte haurren gustagarri. "Seme danbor" eta "Aitatxo txor-txor" goitizena hartzen dute horretarako eta bizi diren etxeko sotoan eraikita duten estudiotik egiten dituzte istorio eta ipuinen kontakizunak hauek ondo ulertzeko eskatzen dituzten soinu eta efektuez baliatuta.