Listen

Description

Izaskun Zubizarreta (Oiartzun, 1970) txikitatik hasi zen mendiaz gozatzen, etxetik jaso zuen zaletasuna. Mendira era askotara hurbiltzen da, baina gozamenik muturrenekoa mendi eskiak ematen dio, "elurrak badu zerbait berezia" azpimarratzen du.Bere lehen urratsetan ez zeukan kirolerako aukera handirik, "garai hartan mutilek futbola zuten, eta neskek solfeoa". Baina urteek aurrera eginda mendiari gogor eutsi zion, gaztetan udaran Pirineotan "eroen pare 3.000koak tatxatzen ibiltzen ginen", neguan mendi eskia zuten, eta ia kasualitatez nazioarte mailan lehiatzeko aukera etorri zitzaion.Galtzea zer den galdetuta, "zure buruari jarritako helburua ez betetzea, postu zehatzen gainetik" aitortu dio Kepa Iribarri.