Aitzol Atutxa (Dima, 1988) aizkolariaren elkarrizketak abiatuko du "Lehen urratsak", kirolari ezagunekin osatu dugun podcasta. Atalez atal jasoko dugu, lehen eskutik, jolasetik jokora egin duten bidean eman dituzten urratsen berri.Lehen podcastaren gonbidatua, nerabe zela hasi zen aizkoran eta maila gorenera heldu da. Enpresa arloko ikasketak egin zituen Atutxak eta hortik ateratzen du bizimodua. Kirol arloko emaitzak, asko saiatuta eta familia eta lagunei orduak ostuz lortu ditu. Enpresa mundutik ikasi du "helburuak ondo zehaztuta bakarrik" egiten dela aurrera eta presioa ez dela une oro berdina.Futbolean ere aritu zela esan dio Haritz Gallastegiri, baina "aizkorak harrapatu" zuen. Entzun lekukotza podcastean.