Orkatz Beitia (Ondarroa, 1979) berrogeita bi urteko atleta da. Lasterketa laburretan, Euskal Herrian izandako atletarik azkarrena da, izan ere ondarroarrak jarritako markek indarrean jarraitzen dute.Goi mailako atletismoak fisikoan albo kalteak uzten ditu, baina garbi ikusten du "ez nago kirola egiten ez duten lagunak baina okerrago". Atletismoak "dena" eman dio bizitzan, filosofia oso bat. Arantzaren bat ere badago tartean, jakina. Eta ikasketa bat ere bai "abiaduraren bitartez nire gorputzaren muga ezagutu dut".Ondarroan ez zegoen atletismo pistarik bera hasi zenean; badaki zer den saiatzea, beraz. Gaztetxoak trebatzen ditu kirol horretan eta horrek betetzen du podcastean Xabier Muruari azaldu dionez.