Oiana Blanco (Usurbil, 1983) munduko azpi-txapeldun izan zen 2009an Roterdamen jokatu zen munduko txapelketan -48 kg kategorian. Ahizparen urratsak jarraituz hasi zen eta gurasoen erabateko babesarekin Londresko 2012ko olinpiar jokoetan parte hartzeraino iritsi zen.Txikitan beste kirol batzuetan ere trebea zen eta dena ematen zuen, baina gerora Judoari heldu zion gogor bakarkako kirolek eskatzen duten diziplinaz. Tatami baten gainean nazioarteko jende ezberdinarekin topo egitea "beste galaxia" batera joatea bezalakoxea egin zitzaiola azaldu dio podcastean Maitane Urbietari.