Listen

Description

Trikiti doinuek hartu dute protagonismoa "Lore Hostoak" podcastaren hamaikagarren atalean. Huntza taldeko Josune Arakistainek (Lastur, 1996) haur zela jantzi zuen soinua.Bederatzi urterekin hasi zen trikitia astintzen eta gaur egun rock, pop eta punk doinuak soinu txikiarekin jotzeko aukerarik ez du galtzen. Nerabe zela antzematen zuen barruan gordeta zeukan harrak "berezko kantuak sortzeko" nola eragiten zion. "Aldapan gora" kantuak egin zuen ezagun Huntza taldea, baina malkarrik gabeko aldapa dirudi. Ekain Perezekin solasean jakingo dituzu podcastean abeslariaren euskal musika kuttunak.Playlista:Huntza – Aldapan Gora (Ertzetatik // 2016)Errime - Chelsea hotela (2019)Gose - Alegrantziaren Aldeko Konjura (Jangura // 2014)Berri Txarrak - Denak ez du balio (Libre // 2003)Erraiak - Hegaldiaren aurrean (Erraiak // 2016)Huntza – Ilusioz Bete (Xilema // 2018)Izaki Gardenak - Zutzean (Dena Oskol // 2018)Tapia eta Leturia - Sinistu Ezkero (Juergasmoan // 1990)Merina Gris - Besteek ZerGovernors – Morphinapolis (Morphinapolis // 2013)Huntza – Inondik Inoare (Ertzak// 2016)