Listen

Description

Joseba Irazoki (Bera, 1974) hostokatzen du podcast honetan Ekain Perezek. Folk Rock psikodelikoaren gainetik, gitarra du lagun handi. Eta gitarra horrekin aritu da bakarka, taldean eta besteren taldea osatzen. Hala nola Mikel Erentxunen proiektuetan edo Nacho Vegasen alboan."Nire bidea egiten hasi naiz" aitortzen du eta areago, hasi duen bideak betetzen duela. Aura edo energia berezia du bere musikak eta esku artean baduela asmo berririk antzeman diogu, asko aurreratu nahi ez duen arren.Playlista:. Joseba Irazoki eta Lagunak – Baso Ertzean (2014). Oskorri – Euskal Herrian Euskaraz (Adio Kattalina // 1982). Mikel Laboa – Baga Biga Higa (Bat Hiru // 1974). Kortatu - Zu Atrapatu Arte (Kortatu // 1985). Itoiz – Hegal Egiten (Espaloian // 1985). Joseba Irazoki– Batzuek Ixo Ixo (Euria Ari Du // 2009). M-ak - Barkatu ama (Barkatu Ama // 1989). Petti – Egun Bat Gehiago (Amets Bat // 1999). Dut – Sortu Eta Haztea (AT // 1996). Borrokan - SAX (Hitzez Ulertu Ezin Dena Omendu Nahi Nuke. Oraintxe! // 2007). Joseba Irazoki eta Lagunak – Gezurrezko Bizia (Zu Al Zara? // 2018)