Mikel Azpiroz (Donostia, 1971) musikaria, teklatu batera lotuta bizi da. Pianoa du lagun eta harekin sortzen du musika, Blues eta Jazz doinuak nagusiki. Batzuetan taldean jotzeko eta besteetan bakarka. Lau Behi edo Elkano Browning Cream taldeetako arima izan da, baina baditu proiektu pertsonalagoak ere eta Gari, Jabier Muguruza, Triz3ps edo eta The Waifsekin kolaboratu izan du, besteak beste."Lore Hostoak" podcastean, bere "ibilbide musikal biografikoa" egin dio Ekain Perezi.