Lumi bikoaren erdia da Nahia Zubeldia, bera arduratzen da gitarraz eta ahotsa jartzeaz eta zati elektronikoa berriz Manu Matthysen esku geratzen da, sintetizadore eta erritmo kutxaz arduratuz. Ziburu eta Donibane Lohitzune arteko bikoak osatzen du beraz Folk, Pop, elektronika fusioa egiten duen taldea.Bi lan eman dituzte argitara dagoeneko, "Itzal Zikinak" izenekoa azkena, "gauza itsusi edo zikin batek ere sor dezake zirrara" Nahia Zubeldiak garbi adierazi digu bere pentsamendua."Lore Hostoak" podcastean azaldu dizkio Lumi-ko ahotsak Ekain Parezi bere bizitzako musika pasarte nagusiak.Playlista:. Lumi – Lehoi Enea (Lumi-EP // 2015). Oskorri – Martin Galox (In Fraganti // 1986). Mikel Laboa – Besterik Ezagutu Ez Eta (Lau Bost // 1980). Kashbad – Ni Izateko (Kashbad // 1996). Saioa – Itsasotik Heldu Nintzen (Hiru Hamalau // 2018). Lumi – 189 Gela (Itzal Zikinak // 2019). Orbel – Hegan (Hegan // 2019). Pelax – B (A-B // 2019). BBAX (Behi Bideko Andere Xuriak) – Mendiak bethe belarrez (T'MAMAZTANG"T// 2020). Amorante – Condor (Bat Edo Iru // 2020. Lumi – Erromantikoarena (Lumi-EP // 2015)