Listen

Description

Rafa Rueda (Mungia, 1972) musikaria, gitarrari lotuta eta kantuan ezagutzen dugu. Proiektu askotan parte hartu du. Hala nola, Broken bihotz , PiLT edo Lou Topet eta kantari askoren alboan, Mikel Urdangarin, Petti edo eta Txema Murugarren besteak beste.Musikariak, "eternitatearekin jolasten" ari direla pentsatzen du. Berak behintzat ez du denbora asko galdu. Zortzi disko kaleratu ditu 2003an taula gainera atera zirenetik, azkena 2020an "Rueda" izenekoa. Rafa Ruedak egin duen soinu eraldaketaren adibidea.Playlista:Rafa Rueda – Ihes Puntua (Rueda // 2020)Itoiz– Lanbrora (Alkolea // 1982)Ruper Ordorika– Berandu Dabiltza (Ni Ez Naiz Noruegako Errege // 1983)Mikel Laboa– Sorterriko Koblak (6 // 1985)Zea Mays– Besterik ez naiz (Sortuz, Grabitatearen Aurka// 2005)Rafa Rueda – Little Cowboy (Hiri Kristalezkoa // 2017)JP Lohian – Alperrik da Apaintzea (JP Lohian & Klonen Klana // 2005)TOC – Anegauta (Zidazun // 2021)Olatz Salvador– Korapilatzen (Zintzilik // 2018)Sara Zozaya– Lili ( ( I ) // 2018)Rafa Rueda – Hokusairen Olatua (Rueda // 2020)