Enaut Elorrietak (Gernika, 1975) aurkezpen gutxi behar du. Ken Zazpiko abeslari gisara egin da ezagun, baina horren aurreko eta osteko proiektu asko dago. Hala nola Lugorri edo eta Mikel Markezekin burutu zuen "Baga biga higa" edo eta Xenderaingo ahizpekin burututako lan klasikoa.Enaut fisikaria da ikasketaz baina saiatzen da "betetzen duen horretara" bideratzen bere denbora eta ahal duen neurrian hala jarraitu nahiko luke eta bide horretan musika dago beti. Txiki txikitatik dago harremanetan musikarekin. Eman zuten aurreneko kontzertuan bost entzule izan zituzten, baina milaka aurrean izatea zer den ere badaki. Gaur egun alabak esaten dio kantu alaiak egiteko "Lore Hostoak" podcastean azaldu digunez eta gustuko du kantuen magia "autorea edo taldea gainditu eta libre geratzen denean" badu adibide bat "ezer ez da betiko".Playlista:. Enaut Elorrieta – Eguzki Argitan. Mikel Laboa: Lili Bat (12 // 1989). Errobi- Andere (Ametsaren Bidea // 1979). Oskorri – Emazurtz (Gabriel Arestiren Oroimenez // 1976). Itoiz – Ezekielen Esnatzea I (Ezekiel // 1980). Ken Zazpi – Itsasoa Gara (Ortzemugak Begietan // 2010). Hertzainak: Sigarrillos amariyos (Hertzainak // 1984). Ruper Ordorika: Hi Hintzena (Hautsi Da Anphora // 1980). Lugarri: Ezer ez da betiko (1997). Kenzazpi: Ilargia (Bidean // 2003). Enaut Elorrieta – Geografia (Deserriko Kantak // 2013)