Korrontzi taldeko gidaria da Agus Barandiaran. Trikitilari zahar baten omenez hartu zuten taldearen izena eta tradizioaren esentziari egungo prismatik begiratzen diote folk taldeko kideek. "Koplariak" da argitara eman duten azken diskoaren izena. 10. alea dute eta hitzari eman diote garrantzia, horregatik izan dute Xabier Amurizaren kolaborazioa testuetarako.Agus Barandiaranek 13 urterekin ikasi zuen trikitia jotzen, Rufino Arrola izan zuen aurreneko maisua eta esker oneko hitzak besterik ez ditu harentzat. "Biluzik" sentitzen da trikitiari helduta ez badago. 2004an abiatu zen Korrontziren ibilbidea eta "auspoa" eman dio Barandiarani. "Lore Hostoak" podcastean azaldu dizkio bere bizipenak Ekain Perezi.Playlista:. Korrontzi – Ederregia Zelako (Koplariak // 2020)Rufino Arrola – Trikitixa (Euskal Herriko Trikitxa Txapelketa // 1980)Txomin Artola - Triste Bizi Naiz Eta (Berriz Arte // 1988)Exkixu - Sorginen leizean (Gaua Heldu Orduko // 1995)Mikel Urdangarin - Badira hiru aste (Badira Hiru Aste // 1998)DJ Makala & Korrontzi – Sitzes (Topa-K // 2019)Akelarre – Gauero (1972-2005 zuzenean // 2005)Kepa Junkera - Gaztelugatxeko Martxa (Bilbao // 1998)Hertzainak – Zoratzen Naizela (Denboraren Orratzak // 1992)Tapia eta Leturia – Maitatzen Zaitudalako (Juergasmoan// 1990)Korrontzi - Sardos-K (Tradition 2.1 // 2013)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.