Listen

Description

Trikitia goi mailara eraman dutenen artean kokatuta dago Joseba Tapia (Lasarte, 1964). Soinu txikia molde berrietara eraman duen historia ezin da ulertu bere ekarpena gabe. Familiatik datorkio trikitiarekiko lotura, eta Xabier Berasaluze "Leturia" pandero jolearekin egin ditu plaza gehienak urteetan barrena. Harekin sortu zuen banda ere eta gerora, bateria edo baxuaren laguntzaz egin du hurbilketa doinu berrietara "kanpokoari beldurrik ez" diola erakusteko. Izan ere probokatzailea da Tapia, gustatzen zaio ikusmira zabaltzea eta ariketa horren oihartzuna begiratzea. Elizak "infernuko soinu" esan zion soinu txikiari, gerora ia instrumentu nazional bilakatu da Tapiaren iritzirako, baina horrek ere bigaren maldizio bat eragin diola uste du musikariak. Joseba Tapiak berak egin du bere ibilbide osoko doinuen aukeraketa.Playlista:Joseba Tapia & Koldo Izagirre - Putzu guztiek dute hondoan apoa (Apoaren Edertasuna // 1998)Joseba Tapia – Bozo Galtzaundi (Quebec - Hamalau Kantu Independentziarako // 1999)Tapia eta Leturia – Wafa (Hain Zuzen // 2002 )Joseba Tapia – Ekaitza (Agur Intxorta Maite (1936-37 Gudako Kantuak) // 2001)Joseba Tapia – Real Politik (Real Politik // 2006)Joseba Tapia - Karlistaren Panparroikeria (Eta Tira Eta Tunba // 2010)Joseba Tapia - Tximutxa Kilimaka (Tximela kapitainaren izarrak // 2013)Joseba Tapia - Madrilgo lagunak (Besamotzak // 2017)Joseba Tapia – Askatasunaz (Real Politik // 2006). Joseba Tapia - Biba Berango (Tranpaldo // 2019)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.