Listen

Description

Abeslari, piano-jotzailea eta konpositorea da Antton Valverde (Donostia, 1943); musikaria hitz bakarrean esateko. Euskal kantagintzaren berpizkundeko abeslaririk ezagunenetakoa hostokatzen dugu "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan. 1969an murgildu zen musika munduan eta 1975ean atera zuen bere bakarkako lehen lana. Lizardi, Lauaxeta edo Gandiagaren poesia egin du ezagun bere abestien bitartez. "Euskal kantuen mezua" da argitaratu duen azken lana. Xabier Leterekin batera osatu du bere musikari bide gehiena, "lagun ona eta inteligentea" zela azpimarratzen du.Playlista:Antton Valverde - Bihotzean min dut (Antton Valverde // 1975)Imanol - Berriro igo nauzu ene mendira (Iratze Okre Geldiak //1982)Xabier Lete - Ez dut amets haundirik (Kantatzera Noazu //1975)Xabier Lete - Jardin Bat Zuretzat (Zuzenean Errenteria 1999 //2011)Benito Lertxundi - Atarratzeko Gazteluko Kantua (Eta Maita Herria, Uken Dezadan Plazera // 1975)Antton Valverde - Sei silabako gauak (Gaua. Ausentziaren Itzala // 2020)Oskarbi – Androkanto y Sigo Kantan (Eskutari // 1972)Txomin Artola - Amaia Zubiria - Brodatzen Ari Nintzen (Folk Lore Sorta // 1991)Mikel Laboa - Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Bat-Hiru // 1974)Arantxa Irazusta – Itsasoan Urak Handi (Sortuko Dira Besteak // 2012)Antton Valverde - Euskal kantuen mezua (Antton Valverde // 1975)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.