Listen

Description

Soinu txikiak musikari emakumeak ere izan dituela erakustea da Amak taldearen helburu nagusia. Alaitz Telletxea, Ixiar Oreja, Cristina Solano eta "Lore Hostoak" podcastera gonbidatu dugun Maixa Lizarribarrek (Altzo, 1971) osatzen dute taldea. Onatiko trikiti jaialdiaren testuinguruan elkartu ziren, ezustean eta sentitu zuten giro onaren onaren ondorioz, behin behinekoa proiektu bilakatzea erabaki zuten. Musika munduaren inguruan lan egiten dute lauek eta Amak taldearen bitartez, soinu txikiaren munduan dauden eta izan diren emakume guztiak argitara eman nahi dituzte. "Ez da Maurizia bakarrik" esan digu Maixa Lizarribarrek.Musika mailan gaur gaurkoz dagoen "emakumeen iraultza" azpimarratu nahi izan dio Ekain Perezi, bere gustuko musika entzutearekin batera.Playlista:. Amak – Atsolorra (Amak // 2021)Gose – Txalupa (Gosariak // 2014)Zaldibobo – Malika (Basajaun //1992)Laja eta Landakanda - Mendiko osasuna (Trikitixa // 1981)Benito Lertxundi & Euskadiko Orkestra Sinfonikoa - Oi Ama Euskal Herri (Auhen Sinfonikoa // 1998)Maixa eta Ixiar - Bexamela Ta Pastela (Mantalgorri // 1997)Esne Zopak (Esne Beltza) – Baltxekua (Esnesaltzailearena // 2009)Et Incarnatus - Habanera (Troika, Tolosako Inauteriak // 2005)Xabier Lete - Seaska kanta (Xabier Lete // 1974)Akelarre – Kantuz (Gau Pasa // 1982)Amak - Amorra Zaitez (Amak // 2021)"Lore Hostoak" podcasteak euskal musikariak elkarrizketatuko ditugu eta gogokoen duten musika entzun.