Lau urtetatik adin nagusiko bilakatu arte Irunean bizi izan zen Jon Basaguren (Gasteiz, 1984) eta bertan 17 urterekin sortu zuen Akatu metal taldea. Abentura horri amaiera eman eta Gasteizera ikastera joandakoan eman zion bira estilistikoa bere musikari eta horrela sortu zuen Izaki Gardenak, "Dena Oskol" edo "Hibernazioa" moduko kantu ederrak sortuz. Orain gutxi aurkeztu du baita ere Pasadena proiektua, Izaki Gardenak-en bere alboan egon ohi den Libe Garcia de Cortazar-ekin batera. Horiek guztiak entzuteaz gain, bere euskal fonoteka pertsonalean murgilduko gara.Playlista:Pasadena - Goibela Arnasten Dute (Pasadena // 2021)Petti - Pendulua (Etxeko Uzta // 2002)Kaskezur - Lore Sorta (Azpisugeak // 2017)Lumi - Lehoi Enea (Lumi // 2015)JP Lohian - EZ Eguna (JP Lohian eta Klonen Klana // 2015)Izaki Gardenak - Hibernazioa (Aurri Gara // 2015)Larra Bideak - Zerua (Larra Bideak // 2019)Mice - Zertarako Iraun (Mice // 2017)Pelax - Sua Dela Badio (Talkak Egiten Du Didaktika // 2017)Anari - Efemerideak (Orain entzungo duzun hau… // 2021)Izaki Gardenak - Dena Oskol (Dena Oskol // 2018)