Listen

Description

Euskal rockaren historian gutxi izango dira Galder Izagirre bateri jolearen (Irun, 1974) moduko curriculuma duten musikariak. Bere erritmoak hainbat talde esanguratsuren funtsa izan dira urteetan zehar; lehenik 1993an Xabi Strubell eta Joseba Poncerekin batera sortu zuen Dut taldea eta horren ondotik Kuraia nahiz Berri Txarraken partaide ere izan zen.Argazkilaritza bere beste pasio eta lanbide izanik, atal honetan Galderren argazki musikala atera du Ekain Perezek.Play zerrenda:Dut - Sortu Eta Haztea (At // 1996)BAP!! - H.I.E.S. (Zuria Beltzez // 1992)Beti Mugan - Pornography (Underrebi // 1994)Gutariko Bat - No title A (Gutariko Bat // 1996)Lisabo - Ur Gainean (Ezarian // 2000)Kuraia - Antigona (Iluntasunari Barre // 2003)Anari - Harresia (Zebra // 2005)Borrokan-– Armigua (Zuak // 2014)JP Lohian - Ez Eguna (JP Lohian & Klonen Klana // 2015)Gailu - Kalez Kale (Begiak, Egiak Ba Ote? // 2021)Vulk - Vulk Ez Da (Vulk Ez Da // 2022)Berri Txarrak - Bakarrik Egoteko (Bakarrik Egoteko Modu Berri Bat // 2017)