Listen

Description

Odei Barroso Barakaldon jaio zen 1988an, baina Urruna bere bizileku eta etxe bilakatu du urteen poderioz. Errimen munduan guztiz murgilduta, bertsolaritza eta raparen artean buru-belarri jardun da, lehenik 2zio taldearekin euskarazko hip hopa jorratuz, eta honen ondotik bakarkako bere proiektuan trap eta drill soinu-estetika besarkatuz. "Errimatzea zentzua gordez, hori niretzat ezinbestekoa da" esan digu raperoak "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan."Terapia" izena du lehen bakar-lanak eta atal honetan, diskoa zabalduta hostokatu du Ekain Perezek.Playlista:Ødei – Jaso Eman (Terapia // 2022)Lumi – Haritza (Lumi // 2015)Habia – Olerkia (Animalia Naiz Eta // 2021)Anari – Aingura Hegodunak (Zebra // 2005)Selektah Kolektiboa – UPN West (Selektah Kolektiboa // 2000)Ødei – Periferiak (Terapia // 2022)Ødei – Bakarrizketan (Terapia // 2022)Negu Gorriak – Itxoiten (Borreroak Baditu Milaka Aurpegi // 1993)Parasma – Ez ditut gustuko (Ekaitzik Gabeko Bakerik // 2001)Maddi Oihenart – Lo Hadi AinguriaDiabolo Kiwi – Beroketa Funklimatikoa (Uhin Galduak // 2021)Ødei – Terapia (Terapia // 2022)