Euskal Herrira, kolore eta soinu berriak ekarri ditu Frikun talde baionarrak. Afro rock edo desertuko rocka, funk, jazz edo reggae ukituekin nahastuta sortu dute beraien proposamen berezia eta hori guztia, noski, euskaraz abestuta. Niko Perret, Jon Erbiti, Xabi Leon eta Xanti Legarto dira taldea osatzen dutenak eta hain zuzen, Niko hurbildu da "Lore Hostoak" podcastera, okasio honetan desertuko hondar artean gordetako petalo musikalak berreskuratzera.Frikun taldearen "Ezerezko Herria" diskoan eta beste hainbat euskal kantuetan barrena ibiliko gara.Playlista:Frikun – Ezerezko Herria (Ezerezko Herria // 2022)Oihaneko Zuhainetan – Domecq Marinelaren Hiltzea (Oihaneko Zuhainetan // 2017)Joxe Ripiau – Deabruaren Kunbia (Karpe Diem // 1997)Willis Drummond – Ur gainean (Garai Bereziendako Kontzertu Berezia // 2021)Itoiz – Berandu Da (Espaloian // 1985)Frikun – Ez Eten Ez Opilo (Ezerezko Herria // 2022)Frikun – Bulum Balam (Ezerezko Herria // 2022)Imanol – Kukua Eta Primadera (Muga Beroetan // 1989)Niko Etxart – Gili-gilikatzen Haut (Gili-gilikatzen Haut // 1996)Korrontzi - Aitxitxe mukurrunduko (Korrontzi Dantzan // 2015)Kilimak – Kontakatilu (Euskal Herriko Runba // 2021)Frikun – Mundu Faltsu Huntan (Ezerezko Herria // 2022)