Listen

Description

Nafarroatik, Oronozetik datorkigu azken boladako "hype" bilakatu den Olaia Inziarte artista gaztea. Denbora luzean proiektu ezberdinetan ibili da, baina bakarkako ibilbideari forma eman dionean sekulako burrunba sortu da bere inguruan. Proposamen eklektikoa eskaini digu lehen diskoan: folk, elektronika, trap edo trikitixa doinuetan ere murgildu baita eta bere abestietako zirrikituak arakatzeaz gain, ziurrenik, lan hori eraikitzeko zimentu moduan edo behinik behin inspirazio iturri gisa balio izan dioten euskal kantuak errepasatuko ditugu.Playlista:Olaia Inziarte – Gereziak (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Niko Etxart – Eperra (Euskal Rock & Roll // 1979)Petti eta Etxeko Uzta – Ni Naiz (Hotzikarak // 2016)Juan Carlos Perez – Kantu Eroa (Atlantic River // 1994)Tapia eta Leturia – Begi Nini Niminoa (Dultzemeneoa // 1992)Olaia Inziarte – M.J. (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Olaia Inziarte – Lagun (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)Diabolo Kiwi – Etzidamu (Kokinkeriak Fini // 2019)Merina Gris – Saiatzen Naiz (Zerua Orain // 2022)Mice – Inor Begira Izanda Ere (Lautada // 2022)Lumi – Erromantikoarena (Lumi // 2015)Olaia Inziarte – Behe Klasekoa feat. Olatz Salvador (Lehengo Lepotikan Burua // 2022)