Listen

Description

Juan Carlos Perezen ahots, melodia edo hitzek oihartzun etengabea eragin dute gure memorian eta olatu baten moduan joan etorrian ibili ohi dira gaur eguneraino. Hain zuzen, olatu eta kala txorien dantza hipnotiko horretan itsasotik gertu jaio zen, Mutrikun, 1958an, eta musikarekiko grina gaztetan piztu zitzaion herriko musika eskolan solfeo, gitarra eta klarinetea ikasiz. 16 urterekin Ondarroa eta Mutrikuko lagunekin Indar Trabes bertsio edo plaza taldea sortu zuen eta 1976an etorriko zen hizki larriz idatzi ohi dugun Itoiz taldea, rock progresibo edo sinfonikotik, new wave edo pop rock doinuetarainoko transformazio edo ibilbidean momentuko eta aurrerantzeko erreferente bilakatuz. 1988an, taldea desegin ostean, bakarkako ibilbideari ekin zion eta hortik aurrera Itoizen hasitako bideari nolabait jarraipena emateaz gain, klasikoaren eta operaren munduan ere utzi du bere arrastoa.Playlista:Itoiz - Lanbrora (Alkolea // 1982)Itoiz - Goizeko Deiadar (Itoiz // 1978)Itoiz - Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)Itoiz - Ezekielen Esnatzea II (Ezekiel // 1980)Itoiz - Marea Gora (Musikaz Blai // 1983)Itoiz - Hegal Egiten (Espaloian // 1985)Itoiz - Lau Teilatu (Itoiz // 1978)JC Perez - Kantu Eroa (Atlantic River // 1994)JC Perez - Blues for string quartet (Arkadius String Quartet) (Quatuor // 1997)JC Perez - Gauero (Hiriko Istorioak // 2006)Itoiz - Kriterium (Zuzenean Madriden Radio 3 // 1984)