Listen

Description

Jon Martin bertsolari, idazle, abeslari eta literatura ikerlari oiartzuarra gonbidatu dugu isilarazitako ahots bati oihartzuna eman asmoz. Hain justu, “Lurdes Iriondo, isilarazitako ahotsa” izeneko liburua argitaratu du 2024an eta bertan, Donostian jaiotako abeslari urnietarraren irudiaren inguruko hausnarketak azaleratu dizkigu, "Ez Dok Amairu"ko kide eta euskal kantagintzaren erreferente izan arren, erreferentzialtasun edo zilegitasunaren bidean maila bereko babes edo onirizpena jaso ez duena. Argia piztu eta oztopoak apurtuz, bere irudiak egin dezala merezitako itzala.Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan Lurdes Iriondo hostokatu dugu Jon Martinen eskutik.Playlista:Lourdes Iriondo – Gaua (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969)Lourdes Iriondo – Ez Gaude Konforme (Lourdes Iriondo EP // 1968)Lourdes Iriondo – Hala Ere (Antologia // 2006)Lourdes Iriondo – Errota Zaharra (Antologia // 2006)Lourdes Iriondo – Seaska Kanta (Lurdes Iriondo eta Xabier Lete // 1969)Verde Prato – Agurra – Cover Lourdes Iriondo (Euskal Pop Erradikala // 2022)Lourdes Iriondo – Laminak (Ortzadarra // 1978)Lourdes Iriondo – Gaztedi Berri, Zalea (Lourdes Iriondo EP // 1968)Lourdes Iriondo – Chorittua Nura Huat? (Kanta Zaharrak EP // 1968)Lourdes Iriondo – Liu, Pan Mendian (Lourdes Iriondo EP // 1968)