Listen

Description

Harremanen premia dute egungo haur eta nerabeek. Kalean, beren modukoekin jolastu eta lagunartean egon baina nahiago dutelako gailu teknologiko eta pantailekin harremanetan egotea. Gizarte harremanak ehuntzeko hesi handia sortu zaie, gizarte harremanak garatu ez dituztelako. Izan ere, haurrari utzi egin behar zaio bidea egiten, bere jakin-mina asetzen eta garatzen ikasi dezan; gu alboan bidelagun bai, baina bera bide-egile.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.