Listen

Description

Ez dugu geure burua behar bezala ezagutzen, eta ez garena gizartearen aurrean erakutsi beharrak ez gaitu ondo sentiarazten. Uste duguna baino gehiago gara, ordea. Gizartean, autoestimu baxua izatea hobesten da gainera: umiltasun faltsua da.Bigarren urtetik aurrera, gizakiak besteen maitasuna lortzeko pertsonaia bat sortzeko joera du, nor garena izateari utziz. Ahalduntzea, ezinbestekoa da.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.