Haurtzaroaren eta helduaroaren artean dagoen nerabezaroa, egokitzapen aldia izaten da. Nortasunak hainbat aldaketa jasaten ditu nerabezaroan, eta ezaugarri propioak ditu aro horrek. Krisia ere gertatu ohi da garai horretan; ez da bizitzan bakarra izaten, noski, bai ordea esanguratsuenetakoa.Nor gara? Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabalek gidatuta saiatuko gara galdera argitzen, Sara eta Jonek lagunduta.Telmo Lazkanok eta Maitane Ormazabalek gazteak zaurgarri egiten dituzten elementuak, tartean sare sozialak, bullyinga, antsietatea, baloreak, elikadura nahasmena, identitatea, neurologia, autoestimua edo osasun mentala aztertuko dituzte "Nerabeen garrasia" podcastean.