Listen

Description

Drama da ABAO Bilbao Operaren 2025-2026 denboraldiko aukeraketaren adierazgarria. Hala azpimarratu du Enrique Bert operan adituak “Opera prima ABAO” podcastaren hirugarren denboraldiko seigarren eta azken atalean.Hurrengo denboraldiko bost operak xehetuz osatu du atala. Maitasunarekin eta heriotzarekin lotutako bost obra tragiko dira, hain zuzen ere: Verdiren "La forza del destino", Cilearen "Adriana Lecouvreur", Masseneten "Werther", Donizettiren "Maria Estuarda" eta Giordanoren "Andrea Chenier".“Opera prima ABAO”, ULU Mediak EITB Mediarentzat ekoitzitako podcasta da, ABAO Bilbao Operarekin lankidetzan.