Ella Jane Fitzgerald (Virginia, AEB, 1917-1996), ahots malgua zuen abeslaria, irismen handikoa, zehatza eta adinik gabea.Jazzeko handi guztiekin lan egin zuen, besteak beste, Duke Ellington, Count Basie, eta Benny Goodmanekin (edo, batzuk esango dute, haiek izan zutela berarekin jarduteko zortea!)Grammy bat eskuratu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen, emakumezko jazz-abeslari ezagunena mende erdi baino gehiagoan. Baina gauza bat leporatzen zioten, kanta tristeak ere kanta alai bihurtzen zituela."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.