The Beatles taldearen sortzaile, abeslari eta arima izan zen John Lennon (Liverpool, 1940-New York, 1980), XX. mendeko kantu ezagunenen sortzaile ere izan zen. Berrogei urtetik gora dira hil zutela eta oraindik ere ahoz aho dabil bere izena."Pasaiak" podcastaren ale honetan, Lennonen bakarkako ibilbideari erreparatuko diogu. The Beatles 1970 urtean banatu eta tirokatuta hil zuten arte, hamar urte emankor izan zituen musikariak, himno gisara errepikatu diren kantuak sortuz, besteak beste. Gaiak ugari izan zituen; bakea adibidez, Vietnameko gerraren kontrako jarreraren testuinguruan. Baina, amodioa, droga mendekotasuna edota ezbeharren galdu zuen amaren traumari ere kantatu zien.Irantzu Karrerak eramango zaitu musikari handiaren bakarkako ibilbidean barrena EITB podcasteko ale honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.