Listen

Description

Liverpooleko musikariaren bakarkako ibilbidean zehar jarraituko dugu podcastaren bigarren atalean. John Lennonek 1971an erabaki zuen Erresuma Batua utzi eta Estatu Batuetarako saltoa egitea; sekula gehiago ez zuen bere jaioterria zapaldu. New Yorkek hartu zuen altzoan, naiz agintariek ez zuten oso gogoko eta erresidentzia baimena berritzeko zailtasunak jarri. Nixon presidentea eta bere oinordekoekiko oso kritiko izan zen beti.Yoko Ono, emazteak, pisu handia izan zuen Lennonen pentsamenduan eta feminismoa eta aniztasunean eraldaketa bultzatu zuten elkarrekin. Gorabehera handiak ere izan zituen bikoteak eta horrek ere eman zuen zeresana. Musikariak ordea, egindako musika eta letrengatik du oraindik ere ospe handia. Kolaborazio handiak izan zituen.Entzun Irantzu karrerak gidatutako bidaiaren bigarren atala."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.