Luciano Pavarotti gure garaiko opera abeslari handienetarikoa izan zen eta askoren ustez baita XX garren mendeko pertsona publiko garrantzitsuenetarikoa ere. Oso operazaleak zirenak eta ez zirenak ere maitemindu zituen bere ahots harrigarriarekin.2007ko irailaren 6an zendu zen antzoki zein plazarik ospetsuenetan abestu zuen Modenako tenor erraldoia, eta bere ibilbidean atzera egin du Irantzu Karrerak "Pasaiak" podcastaren atal honetan."Pasaiak" podcastak musikaren inguruan sakontzeko aukera emango dizu, izan pertsonaia, disko edo estilo baten inguruan.