"Sara eta Paul Abenturak!" podcastak bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia, eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa. Hitz totela da, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuak ditu, seme bakarra da… Baina, mutil dibertigarri eta baikorra da hala ere Paul."Sara eta Paul Abenturak!" bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuz sortutako edukia da.Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteen identifikazioa lortu nahi du, gizarteak, normalean, eskaintzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrunduz. Azken atalean argituko da behingoz ekilibristaren kasua. Izan ere, Bernardo Atxagaren "Logalea zeukan kilibristaren kasua" antzerki obran oinarritzen da kontakizuna, Inaki Beraetxek egindako gidoi adaptazioaren bitartez. Hamabi ataletan banatuta dago podcasta.