Listen

Description

Podcastaren lehen atalean, Sara eta Paul ezagutu ditugu. Zirkorantz doaz, izan ere sarrerak lortu dituzte bertara sartzeko. Bidean zerbait topatu dute."Sara eta Paul Abenturak!" podcastak bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia, eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa. Hitz totela da, hortzeria itsusikoa, guraso dibortziatuak ditu, seme bakarra da… Baina, mutil dibertigarri eta baikorra da hala ere Paul. Sara eta Paulen abenturak!-ek bizikidetza inklusiboa bultzatu nahi du. Hiru urtetatik hamahiru bitarteko entzule gazteen identifikazioa lortu nahi du, gizarteak, normalean, eskaintzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.