"Sara eta Paulen Abenturak" podcastak bi pertsonaia nagusi ditu. Sara, neska itsua, superdotatua eta lagunkoia; eta Paul, eskolan bullyingaren biktima den mutikoa, hitz totela, hortzeria itsusikoa. Guraso dibortziatuen seme bakarra da, eta mutil dibertigarri eta baikorra ere.Bizikidetza inklusiboa bultzatzeko helburuarekin sortutako edukia da "Sara eta Paul". Sei urtetik hamahiru urte bitarteko entzule gazteak eurekin identifikatzea lortu nahi da, gizarteak normalean ezartzen dituen "arrakasta" ereduetatik urrunduz.Sara eta Paul nerabezaroan murgilduta daude podcastaren bigarren denboraldi honetan. Bi protagonistak, esperientzia berriak, erronka berriak eta lagun berriak dituzte. Izar eta Mario ezagutu ditutze ikasturtea amaitu denean. Mario, Brasilgo mutiko beltza, eta Izar, gitarrista eta abeslaria. Laurak lagun egin eta musika talde bat sortzeko ametsa dute.Uda luzea da ordea eta, jakina, makina bat buruhauste eta komeria biziko dituzte elkarrekin.