Adimen artifizialaren bidezko programak gai dira gure emozioetan eragiteko. Haietaz maitemintzera ere irits gaitezke? Zer ondorio ditu horrek? Spike Jonzeren "Her" filman gizon bat adimen artifizialeko programa batez maitemintzen da. 2013an, filma estreinatu zenean, zientzia-fikzioa zen. Gaur egun, ordea, errealitatea da.Horren atzean zer dagoen eta zer arrisku dituen aztertu dute Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek "Uhin Ultramoreak" podcastaren atal honetan. Adimen artifizialaren beste ertz batzuei ere erreparatu diete.Ohi bezala, albiste albiste zientifiko-teknologikoek eta "Egunero ikasten da zerbait" tarteak osatzen dute hogeita hirugaren atala.