Niri haserreak ez dit inoiz ezer onik ekarri, eta zuri? Haserre egon naizenetan gaizki sentitu izan naiz; gosea joan zait, korapilo batek lotu dit eztarria eta tentsio asko nabaritu izan dut gorputz guztian. Dena beltz ikusten da, dena nire aurkako bihurtua, irtenbiderik gabe, eta zenbat eta gehiago pentsatu, geroz eta gehiago haserretzen zara. Haserre zaudenean, izan ere, betirako haserre biziko zarela dirudi. Baina azkenean pasa egiten da.Haserrea sortu dizunarekin adiskidetu zarelako, gertatu denari garrantzia kendu diozulako edota, besterik gabe, momentua pasa egin delako.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.