Hitz boteretsua da plazera. Oso egoera ezberdinetan erabili izan ohi dut. Egun neketsu baten ostean ohera sartzean sentitu dudana, aspaldiko lagun baten berri izateak sortzen didan plazera, ondo egindako lanak emandakoa, sexu sutsuaren plazera, prestatutako jakia ahoan dastatzearen plazera…Plazera sortzen didaten pertsona, momentu, edota gauzak ez dira betirako. Betirako izango balira, ez lidakete luzaroan plazerik emango. Esanahia galduko lukete, plazer izatetik ohiko zerbait izatera pasatuz. Plazera iragankorra da baina prezio bat du. Behin sentitu ostean joaten utzi beharreko prezioa, alegia. Plazeraren bidaia egingo dugu "Urratsean" atal honetan.Naomi Mendizabal yoga eta fitness irakaslea da eta berak gidatzen du "Urratsa" mindfullness podcasta.