Aingeru naiz, Aingeru Arruabarrena. Niretzat dantzan egitea, deabruari tu egitea bezalakoxea da.Tekno festa batean izan nintzen atzo eta harrezkero etxetik falta naiz. Nire bila dabiltza etxeko guztiak. Gurasoak etxean eta Amets arreba, amona Carmen eta Jon, nire lagun mina hara eta hona. Ez dute nire berririk eta kezkatuta daude. Nire bila jarraitzeko asmoa ote dute?"Zaldi urdina" podcasta Igor Elortza eta Unai Iturriagak idatziko soinu-fikzioa da.