Argi ikusten dugu arrazakeria urrun gertatzen denean. Baina, kontziente al gara gure herrikide arrazializatuek bizi duten diskriminazioaz? Nolakoa da gazte arrazializatu bat izatea XXI. mendeko euskal gizartean?Arrazakeriaren aurpegi ezberdinak beraien azalean bizi dituzten hiru lagun izan ditugu "Zulora" podcastean. Oihane Ofogo, Jon Arantzabal eta Leo Bueriberen laguntzaz Euskal Herriko gazte arrazializatuek bizi dituzten errealitateen inguruan hausnartu dugu, Ane Zuazubiskarrek gidatutako solasaldian.Gaiari ertz bat gehiago gehitzeko ardura, EHUko irakasle eta Irungo Harrera Sareko kide Anaitze Agirreren esku utzi dugu."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.