Listen

Description

Arduragabeak, egoistak, mozkorrak, zikinak. Errudunak. Hori gara gazteak, pandemian zehar zabaldutako hainbat diskurtso eta irudiaren arabera. Baina zer dago horren atzean. Zergatik ez digu inork zuzenean guri galdetzen? Kontuan hartu gaituzte? Galdera hauek eta gehiago izango dituzte solaserako Pablo Sa, Ane Penagarikano, eta Ane Saez de Espigak, beste Ane batek, Ane Zuazubiskarrek gidatutako podcastean."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.