Listen

Description

Ikasi. Egin gradua. Masterra. Beste master bat. Izan mediku, ingeniari, irakasle, artista, kazetari… Nekazaritza edo abeltzantza ez dira ustez gazteokin lotzen. Baina, beste arlo bateko ikasketak egin ondoren, lehen sektorera iritsi edo itzuli direnak etorri dira "Zulora" atal honetara gonbidatu.Kattin Chilibolostek, zientzia politikoak ikasi, kazetaritzan trebatu eta egun bildotsak hazi eta gasna egiten du. Biologia gradua egin zuen berriz Uxue Amonarrizek eta musikaren munduan urratsak eman ostean, barazki ekologikoak ekoitzi eta saltzen ditu. Erlezaina da Mattin Jauregi, erleak maite ditu eta bertako espeziea zaintzen ari da. Ane Zuazabiskarri azaldu dioten bezala, lurraren alde egin dute; naturarekin konektatzeko. Horrek ez du, ordea, esan nahi munduarekin deskonexioa egin dutenik. Alderantziz, lan ezegonkorra dute eta fakturak egin beharra daukate, baina gustora egiten dute egiten dutena.Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.