Nork bere burua onartu behar duela diote esloganek, baina nola begiratzen dio gizarteak argaltasunaren kanonetan sartzen ez denari? Gimnasioa, dietak eta abarrez josi dizkigute agendak. Berdin iragarkiak eta sareak. Zer dago horren guztiaren atzean? Nola eragiten digu bakoitzari?Gaiaren lokatzetan sartzera gonbidatu ditu Ane Zuazubiskarrek, Leire Murguialday, Jokin Pedreno eta Maddi Etxeberria. Julen Portillo eta Leo Buriberik kaleko pultsua hartzen lagundu digute atalean zehar."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.