Argi dago Irunerriko eszena kulturalak eztanda egin duela 2021. urtean, batez ere, musikari erreparatzen badiogu. Bertan jaiotako proposamenek sareak eta plazak astindu dituzte, gozamenari bezala eztabaidari ere ateak zabalduz. Zer dago eztanda honen atzean? Zenbaterainokoa da? Zer gertatzen ari da Irunerrian?Gaian sakontzeko "Zulora" podcastean eztanda honen protagonistetako batzuk gonbidatu ditugu: Benat Rodrigo "Kiliki Frexko", Chill Mafiako abeslari eta ekoizlea, Amets Aranguren, Ibil Bedi taldeko musikari eta abeslaria, eta Niko Leonardo, Skabidean taldeko musikaria eta Oskarbi argitaletxeko kidea."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.