Listen

Description

Askok eta askok amestu du noizbait podiumera igo, txapela jantzi edo eta helmugara lehena iristearekin. Gehienak, ordea, hor gelditzen dira, ameskerian. Eliteko kirola aipatzean askori ospea, auto garestiak eta publizitate akordio estratosferikoak etorriko zaizkigu burura. Baina nolakoa da eliteko kirolariaren bizitza? Eta, nolakoa da sarri fokotik kanpo dauden kiroletan? Zer da dominaren atzean dagoena?Gaian sakontzeko eliteko hiru kirolari izango ditugu "Zulora" podcastean: Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarra irabazi duen Inigo Llopis igerilaria, mendi lasterketetan munduko junior txapeldun eta bost aldiz Espainiako txapeldun izan den Irati Zubizarreta eta Xubane Uribarrena, 2021ean Kontxako Bandera eta Euskotren Liga irabazi dituen Arraun Lagunak taldeko patroia."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.