Listen

Description

Gazteon bizi-egoeraren argazkia nahi denean, zenbakiei begira jartzea da ohikoena: langabezia-tasa, bataz-besteko soldata…. Baina bada ia beti kanpo uzten den aldagai bat: gurasoak.Zenbat baldintzatzen du gazteon bizitza gure gurasoen maila ekonomikoak? Eta haien estatusak? Zergatik ez dugu gaiaz gehiago hitz egiten? Isiltasun horri hitzak jartzeko izan dira "Zulora"ren denboraldi honetako azken atalean gurasoei dezente zor dietela aitortzen duten hiru lagun: Aissa Intxausti, Eneko Garcia eta Xabi Murua."Zulora" bilduman hainbat gai aztertzen dira solasaldi batean. Kaleko iritziak ere jasotzen dira.