Editorea izaki, oso ezaguna ez den ofizioaz aritu gara Xabier Mendigurenekin. Bokazio literarioak zapuzteko beldurrik gabe ibiltzen da Elkarreko editorea, kritika konstruktiboak eginez eta bidean ager dakizkiokeen haterei jaramonik egin gabe. Alferkeriaz, jubilazioaz eta antzerkiaz ere aritu dira Katixa eta Xabier “Eneagrama” podcastean. Jokin Ameztoik, bakezaletasun eta prokrastinaziorako joerengatik, bederatzigarren eneatipoan kokatu du. Baina auskalo… bere burua oraindik ezagutzen ari den gonbidatua baita.