Listen

Description

“Zeru ahoak” izenburuarekin ekoitzi du EITB Mediak 2025ean, Covid-19aren garai ilunean arrakasta izan zuen “Hondar ahoak” telesailaren jarraipena. Nerea Gartzia du protagonista, aurrekoak bezala, eta euskaraz SSIFF-eko sail ofizialean aurkeztu den aurreneko telesaila da, nahiz lehiaz kanpo. Hau ere, Koldo Almandoz zinegileak zuzendu du eta Harkaitz Canoren laguntza izan du bigarren aldi honetan gidoia osatzeko.“Klaketa” podcastaren atal berezi honetan Gaizka Izagirrerekin solastu da Almandoz, bere lanaz eta Euskal ikus-entzunezkoen loraldiaz. Izan ere, 73. Zinemaldian inoizko ekoizpen euskaldun kopuru handiena aurkeztu da.