Jon Garanok eta Aitor Arregik 2017. urtean idatzi eta zuzendutako euskal filma da “Handia”. 1818an Altzon jaio eta “Altzoko Handia” izenarekin oso ezagun izandako Migel Joakin Eleizegiren benetako historia kontatzen du, gigantismoa zeukan.2018an 10 Goya sari eskuratuta, mugarri izan da euskal zinemagintzan. Makillajean eta ile-apainketan egindako lanak jaso zuen horietako bat. Ainhoa Eskisabel izan zen filmeko makillaje eta ile-apainketa burua eta berak emandako azalpenekin sakondu dugu filmean.