Listen

Description

Hogeita hamar saritik gora eskuratu ditu 2009an argitaratu zenetik Joxe Mari Goenaga eta Jon Garanoren “80 egunean” filmak. 70 urteko bi emakumeren arteko harremanean oinarritzen da, eta begiradek, keinuek eta isiluneek garrantzi handia hartzen dute. Ane Gabarain da filmaren protagonistetako bat eta berak azaldu dizkigu filmaren ingurukoak “Klaketa” podcastaren atal honetan. Bide batez, 2025ko Goya saridunarekin bere aktore ibilbidean sakondu du Gaizka Izagirrek.