Giharrak lantzen duten kirolariak dira kulturistak, gizakiaz gaindiko estetikak garatzeraino entrenatzen direnak. Egia esan, gustatu ala ez, landutako gorputzak ikusgarriak izan ohi dira, eta ez dira egun batetik bestera eskuratzen. Nola antolatuko zinateke egunean 4 ordu entrenatu beharko bazenitu? Eta goserik izan gabe jan beharko bazenu?
Gaurkoan, Andoni Alvear (2000, Durango) eta Maria Burgoa (1999, Durango) izan ditugu gurean. Zalantzak eta kuriositateak argitu dizkigute, hau bikote paregabea!